zer ote da?

March 15, 2007

zenbat eta gehiago kendu, orduan eta handiagoa da

March 11, 2007

Monjak

Doazte hiru monja kaletik eta batek puzkarra botatzen du,esanez: zezen 1; ondoren besteak botatzen du eta esaten du: 2 zezen; hirugarrenak botatzen duenean esaten du:3 zezen.
Atzera begiratu eta gizon bat ikusten dute, orduan batek galdetzen dio:
- Aspalditik al zaude hemen? Eta erantzuten dio: zezenkada hasi denetik.

ehiza eta usoak

March 8, 2007

Gizon bat ehizara joaten da bere etxe inguruko baso batera bere txakurrarekin. Bat batean hamar uso ikusten ditu eta tiro egin ondoren bost lurrera erortzen dira. Zenbat uso geratu dira? (eta ez dira bost)

Dendaria eta loroa

January 25, 2007

Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: “loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du”. Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?

Oraingoan ez dizuegu marrazkirik jarriko ea asmatzen duzuen eta asmatzen baduzue bidali mezua erantzunarekin.

Zu
zenbat eta garbiago,
Ni
orduan eta zikinago

ZER NAIZ?

December 21, 2006

asmakizuna

Nafarroan lehena eta Araban azkena. ZER DA?

asmakizuna

Denok dugu bat eta bi
hotza da eta bero dago beti
zer da?

asmakizuna

November 30, 2006

Hitz egiten baduzu hil egiten naiz.ZER NAIZ?