behartsutik aberats
March 15, 2007Kostaldeko herri txiki batean famili behartsu bat bizi zen:gurasoak, Anbrosia eta Patxi,eta hiru anai, Joxe txikiena,Peru zaharrena eta Manu erdikoa.
Behin aita,goizen goiz, basora joan zen perretxiku bila.Ilunabarrean, oraindik ez zen etxeratu, ama eta semeak kezkaturik zeuden eta amak esan zuen:
-Bihar goizean aitaren bila joango naiz.
Hurrengo egunean, ama goizeko seietan atera zen etxetik. Bidetik zihoala, urrezko etxe zoragarri bat ikusi zuen pentsatu zuen bere senarra bertan egongo zela eta barrura sartu zen.Bat batean ikusi zuen bere senarra atxilotu zutela eta Juan erregeak ikusi zuenean bera ere atxilotu zuen.
Eguardian, semeak ,basora joatea erabaki zuten ama eta aita ez zirelako etortzen.Bidean urrezko etxea ikusi zuten eta barrura satu ziren,barruan ama eta aita zeuden ikusi zutenean,isil isilik gurasoak askatu zituzten.
Etxera iritsitakon eskutitz bat jaso zuten:
“erregea hil egin da eta gustatuko litzaiguke zuek izatea etxe hontako jabeak” irakurri takoan, beraien maletak egin eta korrika joan ziren.
Pozpozik bizi ziren ordutik aurrera.

