ainere tolosa

May 3, 2007

-Zenbat urterekin hasi zinen aktore lanetan?

-Orain dela 5 bat urte hasi nintzen ikasketak bukatu eta praktikak gustatu egin zitzaizkidan eta horregatik orain pelikula eta esketxak egiten ditut.

-Entzun dudanez aurten arrakasta handia izan duen programa batean zabiltza lanean ezta? Wazemank du izena programak ezta?Zer moduz programan?
-Bai halaxe da,oso ondo antolatuta dago oso ondo pasatzen dugu egun guztia parrez gabiltza, ondo gainera niri horrelako lanak asko gustatzen zaizkidanez, ezin dut gaizki nagoela esan.

-Zuen lana zenbat denborakoa izaten astean zehar?Asko lan egiten al duzue?

-Gehienetan astelehenetik larunbatera baina igande batzuetan ere joaten gara.

RING…RING…RING…RING…

-Bai esan nor zaitugu?

-Kaixo ni Leire naiz eta zortzi urte dauzkat.

-Zer esan nahi diozu gure gaurko gonbidatu Ainere Tolosari?

-Ba ,ea, zaila al da aktoresa bat izatea?Nik handitan aktoresa izan nahi dut eta.

-Bueno, zuri antzerki eta ikuskizunak ikusi eta antzeztea kurtso amaieran egitea gustatzen bazaizu ez da oso zaila.

-Eskerrik asko Ainere zure erantzun eta aholkuarengatik beste bat arte.Agur!!!!

-Bai agur eta eskerri kasko zuri ere deitzeagatik.

RING…RING…RING…RING…

-Bai esan nor zaitugu?Jolasteko prest?

-Kaixo ni Maitane naiz eta bederatzi urte dauzkat,eta jokoa irabazteko prest nago.

-Ea asmatzen duzun galdera hau.Zein probintziatan dago Laudio?

-Ba…………uste dut Bilbon dagoela,baina ez nago oso ziur.

-Bai asmatu duzu eta ba al dakizu zer eramaten duzun?MP3 bat gustatzen al zaizu Maitane?

-Bai asko gustatzen zait eskerrikasko. Egin al dezaket galdera bat Ainereri?Ba lan erraza al da aktoresa izatea?

-Bai,gainera orain ikastoletan jarri dituzten ikastaroekin oraindik ere errazagoa.Agur Maitane.

-Agur!!!!

-Agur!!!!eta eskerrik asko.Jarrai dezagun gure elkarrizketarekin ikusten da ondo eramaten zarela zure lankideekin horrela al da?

-Bai,gainera batzuetan Alkain,Iraola eta ni larunbatetan geratzen gara zerbait edatera joateko,egia esan,lagun koadrila bat garela ematen du.

-Wazemanketaz aparte egon al zinen beste lanen batean?

-Ez,ez nintzen inongo lanetan egon,baina, nire lehen obra ¨Kutsidazu Bidea Ixabel¨ antzerkia izan zen,baina, lehen lana Wazemankekoa izan zen.

-Wazemanken esketx asko egiten dituzu eta horietatik zein duzu gustukoen?

-Ba gehien gustatzen zaizkidan esketxak ¨Auto Patxi¨ eta ¨Arregitarrak¨dira.

-¨Kutsidazu bidea Ixabel¨ egiten duzun lehen pelikula izan ahal da.

-Bai egiten dudan lehenengo pelikula da eta oso gustura nago pelikula honekin eta oso polita geratu dela esan digute denak.

-¨Kutsidazu bidea Ixabel¨ seriean lan asko egin behar izan al zenuten?

-Egia esan, nahiko lan zaila da pelikula bat egitea,baina, aurretik esketxak egin ditudanez ez da haiz zaila,pelikulan euskara ikastera etorri zen mutilak lehenengo aldia zen pelikula edo esketx bat egiten zuela,baina,ordu gehiago sartu ondoren pelikula ondo atera zitzaigun.

-Ez al zizun nazka pixka bat ematen hondartzan biluzik edo pelikulan mutilarekin egin zenuenean?

-Egia esan pixka bat bai,baina, hainbeste aldiz eginda ohitu egiten zara horrelako gauzetara.

- Bueno gaurkoz bukatu dugu gure elkarrizketa gustu handia izan da zu elkarrizketatzea segi beti bezain jator eta hurrengora arte.Agur!!!!!!!!!

-Bai AGUR

Angel Alkain

March 23, 2007

Noiz konturatu zinen aktore izan nahi zenuela?
Txiki txikitatik gustatzen zait antzerkiak eta horrelako gauzak egitea. Egunero aritzen nintzen lagunen artean pailazokeriak egiten eta pentsatzen dut hortik etorriko zaidala baita ere gehienetan umorearekin zerikusia duten lanetan aritzea.

- Noiz hasi zinen antzerki munduan?
Ikastolara joaten nintzenean, aukera ezberdinen artean, nik beti antzerki tailerra hartzen nuen. 17 urte egin nituenean, nire herrian antzerki talde bat sortu zen eta nire lagunek bertan izena emateko esan zidaten. Talde horrekin asko ikasi nuen eta pixkanaka-pixkanaka beste antzerki talde batzuk ezagutzen joan nintzen. Plaza askotan ibili naiz, antzezlan desberdinak, txotxongiloak eta horrelako gauzak egiten.

- Antzerkiak egiteko zein herri duzu gustukoen? Eta zein ez duzu gustuko?
Orokorrean herri guztiak gustatzen zaizkit. Berdin zait zein herritan antzeztu, euskaraz egindako antzerkia Euskal Herrira zabaltzen badugu. Euskaraz asko egiten ez duten herrietan antzeztea ez da oso atsegina izaten, ez delako jende gehiegi etortzen. Baina gutxi izanda ere eskubidea dute gurekin gozatzeko.

- Orain telebistan egiten duzu lan. Oso desberdinak dira?
Bai. Antzerki bat egiten dugunean, ikusten ari den jendea aurrean daukagu eta nahasten bagara antzerkiarekin jarraitu beharra daukagu. Telebistan zerbait gaizki ateratzen bazaigu, zati hori moztu eta berriro grabatzen dugu. Gainera, orain egiten dugun saioan askotan gertatzen zaigu hutsegiteren bat barrea ezin dugulako aguantatu, “katxondeoan” ibiltzen garelako.

- Wazemank programak fama handia hartu du. Non grabatzen duzue?
Egia da fama handia hartzen ari da. Baina grabatzen ditugun tokiak oso normalak dira: batzuetan Orion, beste batzuetan Donostian,tabernetan, “Goenkale” grabatzen den lekuetan… herrietako festak eta azokak ere aprobetxatzen ditugu, orain dela gutxi Ordiziako Euskal Jaietako azokan izan ginen grabatzen, oso ondo pasatu genuen hango jendearekin.

- Ondo konpontzen al zara lankideekin?
Bai, oso ondo denekin, baina batzuekin hobeto. Gure artean gaizki konponduko bagina, ez zen hain programa umoretsua izango.

- Orduan grabatzen duzuenean ondo pasatzen duzue?
Oso ondo. Gainera programa bukaeran beti ikusten da grabatzen ari garenean egin ditugun hanka sartzeak. Askotan barre gehiago egiten da zati horiekin programarekin baino. Egia esan, gure artean giro ona daukagu eta hori programa ikustean nabaritzen da.

- Zenbat pertsonaiena egiten duzu?
Askorena: Patxi, Joxe, Euskaltzaindiako gizona, Xabier Euskitze, Mari Paz, tabernaria… Batzuetan ez naiz gogoratzen zenbat pertsonaiena egiten dudan, hainbeste egiten ditut. Baina pertsonaia guztiak desberdinak dira eta hori gustatu egiten zait pixka bat aldatzeko.

- Orain zineman ere zerbait egin duzu ezta?
Bai, “Kutxidazu bidea Ixabel” pelikula egin dugu. Ni ez naiz asko ateratzen baina gustora nago egin dudan lanarekin. Uste dut pelikula nahiko ondo gelditu dela eta arrakasta handia izango duenez, jendeak DVDa erosiko duela.