Angel Alkain

March 23, 2007

Noiz konturatu zinen aktore izan nahi zenuela?
Txiki txikitatik gustatzen zait antzerkiak eta horrelako gauzak egitea. Egunero aritzen nintzen lagunen artean pailazokeriak egiten eta pentsatzen dut hortik etorriko zaidala baita ere gehienetan umorearekin zerikusia duten lanetan aritzea.

- Noiz hasi zinen antzerki munduan?
Ikastolara joaten nintzenean, aukera ezberdinen artean, nik beti antzerki tailerra hartzen nuen. 17 urte egin nituenean, nire herrian antzerki talde bat sortu zen eta nire lagunek bertan izena emateko esan zidaten. Talde horrekin asko ikasi nuen eta pixkanaka-pixkanaka beste antzerki talde batzuk ezagutzen joan nintzen. Plaza askotan ibili naiz, antzezlan desberdinak, txotxongiloak eta horrelako gauzak egiten.

- Antzerkiak egiteko zein herri duzu gustukoen? Eta zein ez duzu gustuko?
Orokorrean herri guztiak gustatzen zaizkit. Berdin zait zein herritan antzeztu, euskaraz egindako antzerkia Euskal Herrira zabaltzen badugu. Euskaraz asko egiten ez duten herrietan antzeztea ez da oso atsegina izaten, ez delako jende gehiegi etortzen. Baina gutxi izanda ere eskubidea dute gurekin gozatzeko.

- Orain telebistan egiten duzu lan. Oso desberdinak dira?
Bai. Antzerki bat egiten dugunean, ikusten ari den jendea aurrean daukagu eta nahasten bagara antzerkiarekin jarraitu beharra daukagu. Telebistan zerbait gaizki ateratzen bazaigu, zati hori moztu eta berriro grabatzen dugu. Gainera, orain egiten dugun saioan askotan gertatzen zaigu hutsegiteren bat barrea ezin dugulako aguantatu, “katxondeoan” ibiltzen garelako.

- Wazemank programak fama handia hartu du. Non grabatzen duzue?
Egia da fama handia hartzen ari da. Baina grabatzen ditugun tokiak oso normalak dira: batzuetan Orion, beste batzuetan Donostian,tabernetan, “Goenkale” grabatzen den lekuetan… herrietako festak eta azokak ere aprobetxatzen ditugu, orain dela gutxi Ordiziako Euskal Jaietako azokan izan ginen grabatzen, oso ondo pasatu genuen hango jendearekin.

- Ondo konpontzen al zara lankideekin?
Bai, oso ondo denekin, baina batzuekin hobeto. Gure artean gaizki konponduko bagina, ez zen hain programa umoretsua izango.

- Orduan grabatzen duzuenean ondo pasatzen duzue?
Oso ondo. Gainera programa bukaeran beti ikusten da grabatzen ari garenean egin ditugun hanka sartzeak. Askotan barre gehiago egiten da zati horiekin programarekin baino. Egia esan, gure artean giro ona daukagu eta hori programa ikustean nabaritzen da.

- Zenbat pertsonaiena egiten duzu?
Askorena: Patxi, Joxe, Euskaltzaindiako gizona, Xabier Euskitze, Mari Paz, tabernaria… Batzuetan ez naiz gogoratzen zenbat pertsonaiena egiten dudan, hainbeste egiten ditut. Baina pertsonaia guztiak desberdinak dira eta hori gustatu egiten zait pixka bat aldatzeko.

- Orain zineman ere zerbait egin duzu ezta?
Bai, “Kutxidazu bidea Ixabel” pelikula egin dugu. Ni ez naiz asko ateratzen baina gustora nago egin dudan lanarekin. Uste dut pelikula nahiko ondo gelditu dela eta arrakasta handia izango duenez, jendeak DVDa erosiko duela.

Atsoak , zakuak eta ardiak

Altzaporrura bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz.
Atso bakoitzak zazpina zaku zeramatzan eta zaku
bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta zenbat arkume zihoazen Altzaporruna bidean?

Zer ote?

Ez naiz tronpeta,
baina tronpeta batek bezala jotzen dut;
ez naiz eskopeta,
baina, eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.

Zer naizen badakizu???

25kg umea

March 22, 2007

Atzo telebista ikusten ari nintzela honako albistea hau entzun nuen:

urte bateko ahurrak 25kg pisatzen ditu.Orain mediku talde bat azrterketa egiten ari zaio ea gaxotasunikduen.

Normala iruditzen al zaizue? Guri ez

behartsutik aberats

March 15, 2007

Kostaldeko herri txiki batean famili behartsu bat bizi zen:gurasoak, Anbrosia eta Patxi,eta hiru anai, Joxe txikiena,Peru zaharrena eta Manu erdikoa.
Behin aita,goizen goiz, basora joan zen perretxiku bila.Ilunabarrean, oraindik ez zen etxeratu, ama eta semeak kezkaturik zeuden eta amak esan zuen:
-Bihar goizean aitaren bila joango naiz.
Hurrengo egunean, ama goizeko seietan atera zen etxetik. Bidetik zihoala, urrezko etxe zoragarri bat ikusi zuen pentsatu zuen bere senarra bertan egongo zela eta barrura sartu zen.Bat batean ikusi zuen bere senarra atxilotu zutela eta Juan erregeak ikusi zuenean bera ere atxilotu zuen.
Eguardian, semeak ,basora joatea erabaki zuten ama eta aita ez zirelako etortzen.Bidean urrezko etxea ikusi zuten eta barrura satu ziren,barruan ama eta aita zeuden ikusi zutenean,isil isilik gurasoak askatu zituzten.
Etxera iritsitakon eskutitz bat jaso zuten:
“erregea hil egin da eta gustatuko litzaiguke zuek izatea etxe hontako jabeak” irakurri takoan, beraien maletak egin eta korrika joan ziren.
Pozpozik bizi ziren ordutik aurrera.

zer ote da?

zenbat eta gehiago kendu, orduan eta handiagoa da

March 11, 2007

Monjak

Doazte hiru monja kaletik eta batek puzkarra botatzen du,esanez: zezen 1; ondoren besteak botatzen du eta esaten du: 2 zezen; hirugarrenak botatzen duenean esaten du:3 zezen.
Atzera begiratu eta gizon bat ikusten dute, orduan batek galdetzen dio:
- Aspalditik al zaude hemen? Eta erantzuten dio: zezenkada hasi denetik.

ehiza eta usoak

March 8, 2007

Gizon bat ehizara joaten da bere etxe inguruko baso batera bere txakurrarekin. Bat batean hamar uso ikusten ditu eta tiro egin ondoren bost lurrera erortzen dira. Zenbat uso geratu dira? (eta ez dira bost)